Brandt BFC2302NW Manual De Instrucciones página 21

Tabla de contenido

Publicidad

Idiomas disponibles
  • MX

Idiomas disponibles

  • MEXICANO, página 1
Uraren ontzia
Oso garrantzitsua: uraren ontzia erabiltzerako, osorik irakurri erabilera-eskuliburu hau.
Eskuliburu honen diseinua dela eta, testuak eta dagozkien marrazkiak lotuta daude.
Uraren ontzi honi esker, hozkailuko atea ireki gabe edari
hotzak edateko moduan izango zara nahi duzun guztian.
Sistema honetarako ez da ur hartunerik behar.
Lehenengo aldiz erabiltzerako, komenigarria da zirkuitua
eta bertako elementu guztiak garbitzea (ikus 2. puntua).
1
Erabilera
1.1 Osagaiak. Uraren ontziak osagai hauek ditu:
(barruan) 1. tapa, 2. iragazkia, 3. iragazkia jartzekoa, 4.
balbula, 5. tanga. (Kanpoan) 6. iturria, 7. tanten aurkako
euskarria.
Tanga bete
1.2 Botilako ura. Ez da iragazkirik behar, beraz,
iragazkiari eustekoa kendu egin daiteke. Ireki goiko tapa
(1.2.1) eta bete (1.2.2).
1.3 Iturriko ura. Iturriko ura erabiliz gero, iragazkia
erabiltzea komeni da. Atera tanga hozkailutik (1.3.1).
Iragazkia jarri gabe badago, kendu gaineko tapa (1.3.2)
eta sartu iragazkia bere euskarrian (1.3.3). Bete iturriko
urez (1.3.4) eta egon ur guztia iragazkitik igaro arte (1.3.5).
Behin ura iragazitakoan, bete tanga goraino(1.3.6), jarri
gaineko tapa (1.3.7) eta sartu tanga hozkailuan. Kontu
handiz ibili, balbula behar den tokian jarri behar baita
(1.3.8). Tanga atera gabe ere bete daiteke txarro edo
botila batekin.
Ura atera
1.4 Ur hotza beti eskura. Sakatu edalontzi edo kopa
batekin hozkailuaren kanpoaldean dagoen palanka,
baina aurrez edalontzia ongi jarri duzula ziurtatu. Nahi
den ura ateratakoan, edalontzia toki horretan mantendu
palanka sakatu gabe, tantarik eror ez dadin.
1.5 Denbora batez erabili gabe egon ondoren
lehenengoz erabiltzeko. Denbora batez erabili gabe
egon ondoren lehenengoz erabiltzean urak zapore
desatsegina izan dezake. Lehenengo basokada ez
edatea komeni da.
2
Mantentzea eta
garbitzea
Ontzia eta bere osagaiak aldiro garbitzea komeni da.
2.1 Tanten aurkako euskarria garbitzea. Atera
euskarria kanpo aldera tiratuta. Garbitu ura eta
xaboiarekin. Jarri berriro bere tokian.
2.2 Zirkuitua garbitzea. Bete tanga ur beroa eta ozpin
zuriarekin eta hustu palanka sakatuaz. Bete berriro tanga
ur garbiarekin eta berriro hustu palanka sakatuaz.
2.3 Tanga garbitzea. Atera tanga hozkailutik eta garbitu
osagai guztiak ura eta xaboiarekin. Ondoren, ur askorekin
pasa.
Iragazkia ez busti, bere propietate guztiak galduko
baititu.
2.4 Balbula garbitzea. Atera balbula tangaren barrutik
behera sakatu eta eskuinera biratuta (2.4.1). Garbitu
balbula eta malgukia eskuila batekin ur beroa eta ozpina
erabilita (2.4.2). Jarri berriro bere tokian.
Osagaiak ezin dira ontzi-garbigailuan sartu.
3
Diagnostikoak
Ez da urik irteten. Begiratu tanga beteta eta bere tokian
behar bezala jarrita dagoen.
Ura hozkailu barruan. Begiratu tanga ongi jarrita
dagoen.
Tanga ezin da atera. Gora tira ezker-eskuin mugituaz.
Tangako balbulak ura galdu. Ikusi balbula bere tokian
ongi jarrita dagoen.
Tanga nekez sartu. Busti urez tanga egonkortzeko
juntura (1.3.8).
Zapore edo usain txarra uretan. Denbora batez
erabili gabe egon ondoren, urak kondukzio sistemako
zaporeak edo elikagaien usainak har ditzake. Hau egitea
gomendatzen dizugu:
• Bota lehenengo basokada ura.
• Hustu eta garbitu uraren ontzia eta jarri ur berria.
• Estali elikagaiak behar bezala, uretara usainik eta
zaporerik irits ez dadin.
4
Segurtasuna
Ez erabili ontzia gasdun edariekin edo azukre asko
dutenekin. Sistema kaltetu dezakete eta, ondorioz,
higiene arazoak sortu.
Zure ontzia iturriko urarekin edo infusioekin erabiliz gero,
iragazkia erabiltzea komeni da eta sarri garbitu behar da.
Botilako ura erabiliz gero, ez da iragazkirik behar.
Iragazkiak aparte saltzen dira salmenta ondorengo
zerbitzuan edo Clearit markako banatzaile baimenduetan.
Iragazkia hilabetez erabili ondoren aldatu daiteke.
Ez eduki iragazkiak eta aldagaiak haurrak iristeko
tokietan; kopuru handiak irentsiz gero, arriskutsua izan
daiteke.
e u s k a r a
21

Publicidad

Tabla de contenido
loading

Este manual también es adecuado para:

C34710bBfc2312nxC29710xBfc2302nxBfc2300nwBfc2312nw

Tabla de contenido