Ohar garrantzitsua
Desblokeatze-eredua ahazten baduzu:
Telefonotik zure Google-kontuan saioa hasi
eta eredua sartzean bost aldiz oker sartu
baduzu, ukitu ¿Has olvidado el patrón?
Botoia. Ondoren, Googleko zure kontuan
saioa hasteko eskatuko zaizu, telefonoa
desblokeatzeko.
Ez baduzu Google-ko konturik sortu
telefonoan edo ahaztu egin bazaizu,
fabrikazioan ezarritako doikuntzak
berrezarri beharko dituzu. Kontuz: erabat
berrabiarazten baduzu, erabiltzailearen
aplikazio eta datu guztiak ezabatuko dira.
Gogoratu datu garrantzitsuen segurtasun-
kopia egin behar dela, telefonoa erabat
berrezarri aurretik.
5. Berrezartze osoa erabiltzea
Ez badira jatorrizko doikuntzak ezartzen,
erabili doikuntza guztiak berriro ezartzeko
aukera, telefonoa hasieratzeko.
Telefonoa itzalita dagoela, hamar segundo
baino luzaroago sakatu bolumena jaisteko
tekla eta pizteko tekla.
24