Fagor LC-500 Manual De Instrucciones página 40

Tabla de contenido

Publicidad

Idiomas disponibles
  • MX

Idiomas disponibles

  • MEXICANO, página 1
• Gorde jarraibideak leku seguru batean,
edozein unetan kontsultatu ahal izateko.
• Gailu hau ez dago pentsatuta gaitasun
fisikoak, sentsorialak edo mentalak
urrituta dituzten pertsonek erabiltzeko
(haurrak barne), edo esperientziarik edo
ezagutzarik ez dutenek erabiltzeko, ez
bada horien segurtasunaz arduratzen
den pertsona arduradun batek gailuaren
erabilera gainbegiratzen edo erakusten
diela.
• Haurrak zaindu egin behar dira
gailuarekin jolasten ez direla
segurtatzeko.
• Babes handiagoa izateko, hondar
korronterako gailu bat instalatzea
gomendatzen da (RCD), 30 mA baino
gehiago izango ez duen hondar korronte
operatiboarekin. Eskatu aholkua zure
instalatzaileari.
3. ERABILI AURRETIK
Zukugailua lehendabizikoz erabili aurretik,
garbitu eta ureztatu ongi bultzatzailea
(A), estalkia (C), iragazkia (F), iragazkiaren
euskarria (G) eta mamirako ontzia (J).
Horretarako, desmuntatu zukugailua
ondoren zehazten denaren arabera:
1. Gailua entxufatu gabe egongo da, eta
etengailua 0 posizioan.
2. Atera bultzatzailea (A) estalkitik.
3. Heldu segurtasun itxigailuei azpitik (D)
eta egin tira alboetarantz, estalkiko
loturetatik atera direla ikusi arte (C)
(1. irudia). Jaso estalkia (C) eta atera
iragazkia (F) eta iragazkiaren euskarria
(G), gorantz tiratuz (2. irudia). Mamirako
ontzia ateratzeko (J), egin tira albo
baterantz.
Zukugailua muntatzeko, desmuntatzeko
egindakoaren kontrakoa egin.
Estalkia muntatzea:
Estalkia muntatzeko, lehenengo segurtasun
itxigailuen muturtxoak (D) estalkian sartu
behar dira, eta, ondoren, segurtasun
itxigailuei (D) bultza egin zukugailurantz,
"klik" entzun arte (3. irudia).
ERNE: Egiaztatu bi segurtasun itxigailuak
(D) ondo itxi direla.
Garrantzitsua: Estalkia ez badago ondo
itxita, gailuak segurtasun gailu bat dauka
makinaren funtzionamendua blokeatzeko.
Ez erabili gailu hori martxan/geldirik
etengailu gisa.
4. ZUKUGAILUA ERABILTZEA
• Zukugailua muntatuta eta etengailua 0
posizioan dagoela, entxufatu larakoa
sarera, eta jarri gailua martxan etengailua
1 edo P posizioan jarriz.
• Sartu elikagaietarako sarreran zukua
egiteko frutak eta/edo barazkiak, baina
kendu lehenago hezurra (gereziak,
abrikotak, melokotoiak, aranak, etab.)
edo azala (zitrikoak, angurriak, ananak,
kiwiak, etab.).
Elikagaien bultzatzailearen laguntzaz,
sartu elikagaiak makina barrurantz, pixka
bat zapalduz.
• Ez erabili hatzak inoiz elikagaiak
zukugailuaren barrura bultzatzeko.
• Elikagaien tratamendua amaitu eta gero,
ipini etengailua 0 posizioan eta atera
entxufea korrontearen hartunetik.
Erabilera baten eta bestearen artean,
edo estalkia kentzea beharrezkoa
denean, itzali gailua, etengailua 0
posizioan jarriz.
Kontuz: gailua funtzionatzen ari ez denean,
egiaztatu beti etengailua 0 posizioan
dagoela.
5. GARBITZEA
• Itzali makina etengailua 0 posizioan
jarriz, eta itxaron motorrak biratzeari utzi
arte.
• Atera entxufea korrontearen hartunetik.
• Desmuntatu zukugailua (ikusi "Erabili
aurretik" atala).
• Hondarrak ez lehortzeko, desmuntatu
gailua eta garbitu osagaiak erabili eta
berehala.
• Garbitu osagaiak ur epelez eta xaboiz,
eta iragazkia eskuila batez garbitu.
• Osagaietako bat ere ezin da ontzi
garbigailuan garbitu.
• Ez erabili lixibarik iragazkia
garbitzeko.
39

Publicidad

Tabla de contenido
loading

Tabla de contenido