Fagor 6H-185 AX Manual De Instrucciones página 53

Tabla de contenido

Publicidad

Idiomas disponibles
  • MX

Idiomas disponibles

  • MEXICANO, página 1
3.5 Labearen kanpoaldea garbitzea. Produktu
neutroak erabili, eta ondo sikatu trapu leun
batez.
Erabilera-oharrak: 1. Ziurtatu labea itzalita
dagoela. 2. Ez erabili inoiz lurrunezko garbiketa-
ekipamendurik.
4
Arazoak
konpontzea
Badira hainbat gorabehera zuk zeuk konpon
ditzakezunak.
4.1 Ez dabil. Ziurtatu konektatuta dagoela edo/
eta denbora-hautagailua 0 posizioan ez
dagoela.
4.2 Labea martxan dela, kea irteten da. Jaitsi
labeko tenperatura edo/eta labea garbitu (3.3
puntua)
4.3 Egosketa ostean labeak zarata egiten du.
Guztiz normala da, haizagailuak martxan
jarraitzen duelako labe barruko eta kanpoko
tenperatura jaitsi arte.
Pantaila digitala duten modeloek edozein
gorabeheraren berri ematen duen diagnostiko
sistema bat dute. Pantailan ikusi ahal izango duzu:
4.4 Ez dabil.
keinuka. Funtzio-hautagailua 0
posizioan jarri, eta ordua aldatu (2.3 puntua).
4.5 Ez dabil.
keinuka. Labea ordu
batzuetan martxan egon da, eta segurtasun-
arrazoiengatik deskonektatu egin da
automatikoki. Funtzio-hautagailua 0
posizioan jarri, eta ordua aldatu (2.3 puntua).
4.6 Ez dabil.
keinuka. Funtzio-hautagailua 0
kokalekuan jarri, eta labea desblokeatu (2.11
puntua).
4.7 Badabil.
keinuka. Sakatu edozein tekla.
• Ez maneiatu labea, konpondu nahian,
deitu zerbitzu teknikora.
5
Segurtasuna
• Labea baimendutako instalatzaile batek
instalatu behar du, eta horretarako
fabrikatzailearen instrukzioak eta eskemak
jarraitu behar ditu.
• Instalazio elektrikoa ezaugarri-plakan
adierazitako gehienezko potentziara egokitu
behar da, eta korronte elektrikoaren hargunea
arauzko lur-hargunera.
• Labearen sareko zirkuituak ebaketa-etengailu
omnipolar bat izan behar du, eta etengailu
horren kontaktuen artean gutxienez 3 mm-ko
distantzia izan behar da.
• Argindar-kablea hondatuta badago, saldu
osteko zerbitzuak edo antzeko langile gaituren
batek ordeztu behar du, arriskua saihesteko.
• Ziurtatu aparatua deskonektatuta dagoela
lanpara ordeztu aurretik, balizko txoke
elektrikoak saihesteko.
• Labeko atea garbitzeko, ez ezazu erabili
garbiketa-produktu urratzailerik ezta metalezko
espartzu gogorrik, gainazala urratu eta beira
apurtu daitekeelako.
• Haur txikiak labetik urruti mantendu. Labea
martxan dagoela eskura dauden atalak bero
daitezke.
• Ez ukitu labe barruko berogailurik.
• Gailu hau ezin dute ezintasunen bat (fi sikoa,
zentzumenekoa edota burukoa) duten
pertsonek erabili (haurrak barne) ezta
eskarmenturik edota ezagutzarik ez dutenek ere
haien segurtasunaren ardura duen norbaitek
gailua erabiltzeko argibiderik eman ez badio
edota horrek erabilera gainbegiratzen ez badu.
Umeak gainbegiratu beharko dira gailuarekin
jolastea saihesteko.
6
Ingurumena
Labea ingurumena babesteko diseinatu da.
Ingurumena zaintzen du. Labea behar denean
bakarrik aurre-berotu (ikus taula). Ahal bada
kolore iluneko moldeak erabili. Labea denbora
luzez erabili behar baduzu, aurreikusitakoa baino
5 edo 10 minutu lehenago deskonektatu.
Tresna elektriko eta elektronikoen hondakin-
kudeaketa.
ikurrak esan nahi du gailua ez dela etxeko
hondakinak jasotzeko ohiko edukiontzietara bota
behar.
Hondakinen bilketarako zentro berezi batean utzi
zure labea.
Etxetresna elektrikoen birziklatzeak osasunerako
eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak
saihesten ditu, eta energia eta baliabideak
aurreztea ahalbidetzen du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez
harremanetan herriko agintariekin edo labea erosi
zenuen saltokiarekin.
e u s k a r a
51

Hide quick links:

Publicidad

Tabla de contenido
loading

Tabla de contenido