Erabilera-eskuliburua
Oso garrantzitsua: hozkailua erabili baino lehen, eskuliburu hau irakurri oso-osorik.
Eskuliburu hau nola diseinatu den kontuan hartuta, testuak kasuan kasuko marrazkiekin daude lotuta.
0
Identifi kazioa
Zure hozkailu-eredua identifi katuko du ("a",
"b", "c", "d"). Aginte-panela eta irudiak erkatuko
dira.
1
Instalazioa
1.1 Bilgarria kentzea. Babes-elementu guztiak
kendu.
1.2 Kokatzea. Bero-iturrietatik urrun eta
eguzkiaren izpi zuzenetatik babestuta jarri
hozkailua, kontsumoa murrizteko.
Hozkailua ez jarri atari zabalean eta euripean
egon daitekeen lekuan.
Airea hozkailuaren atzeko aldetik ibili behar
da. 25 mm utzi hozkailuaren atzealdearen
eta hormaren artean. Ez estali hozkailuaren
eta zoruaren edo sabaiaren artean dagoen
gunea.
Hozkailua orekatuta jarri, dardararik eta
zaratarik ez egiteko. Hozkailua horma edo
armairuren baten ondoan jarrita badago,
zaratatxoak egin ditzakeela hartu kontuan.
Era berean, azpilak behar bezala jarrita
daudela egiaztatu eta ontzien arteko
hutsunean utzi, dardararik ez sortzeko.
1.3 Sare elektrikora konektatzea. Konektatu
baino lehen, hozkailua bertikalean jarri 2
orduz, gutxienez. Ezaugarrien xafl ako datuak
egiaztatu (220-240V eta lur-hargunea) (1.3.1.,
1.3.2.).
Ez erabili ez egokigailurik ez luzagarririk.
Kableak ezin izango du motorra ukitu edo
ezin izango da haren azpian harrapatuta
egon.
1.4 Atea irekitzeko norabidea aldatzea
Hozkailua sare elektrikotik deskonektatu eta
kontra-atean dagoena atera.
Goiko bisagrako estalkia atera punta lauko
bihurkinaz (1.4.1.). Torlojuak askatu eta
bisagra zein bira-kapsula atera bihurkinaren
laguntzaz (1.4.2.).
Entxufea kentzeko, konektorearen
irtengunean egin presioa (1.4.3.). Hozkailuko
atea kendu (1.4.4.). Aginte-etxea ateratzeko,
horretarako hozketan egin palanka
bihurkinaren laguntzaz (1.4.5.).
Kablerako hozka egin beste aldean, karkasan
adierazitako lekuan (1.4.6.). Aginte-etxea
berriro muntatzeko, egindako hozkan zehar
sartu kablea (1.4.7.).
Erdiko bisagrako torlojuen estalkia kendu,
torlojuak askatu eta bisagra atera (1.4.8.).
Izozkailuko atea gorantz mugitu (1.4.9.).
Beheko bisagrako torlojuak askatu eta
bisagra atera. Ardatzaren posizioa aldatu
bisagran eta beste aldean jarri (1.4.10.).
Izozkailuaren beheko heldulekua jarri
hozkailuko atean; eta hozkailuaren beheko
heldulekua, izozkailuko atean. 180º biratu
biak. Helduleku bertikalak beste aldean jarri
eta 180º biratu (1.4.11.).
Autoitxiturak biratu eta hozkailukoa
izozkailuan jarri eta alderantziz (1.4.12.).
Izozkailuko atea jarri (1.4.13.) eta erdiko
bisagrako torlojuak estutu (1.4.14.).
Hozkailuko atea jarri (1.4.15.).
Itxitura-kapsula jarri beste aldeko goiko
bisagraren lekuan (1.4.16.). Goiko bisagran
eta bira-kapsulan zehar sartu kablea eta
ateko konektorera entxufatu (1.4.17.).
Goiko bisagrako torlojuak estutu (1.4.18.) eta
estalkia jarri (1.4.19.).
e u s k a r a
53