3.- FUNTZIONAMENDUA
GARRANTZITSUA: Galdarak martxan jartzeko zerbitzua dauka. Horretarako FAGOReko Laguntza
Teknikoko Zerbitzura deitu (Tel.: 902 10 50 10).
COMFORT modeloetan uraren presioa 1.0 bar izatera heltzen
denean itxi betetzeko txorrota.
NEGUA botoiari sakatu eta galdara martxan hasiko da eta bero-
kuntzako zirkuituko ura mugiaraziko du; zirkuituan airea egonez gero,
purgatu egingo da.
Ireki berriro erradiadoreen purgagailuak behar bezala purgatzeko.
Betetzeko txorrota (B) berriro ireki behar bada, COMFORT modeloe-
tan, uraren presioa 1.0 bar-etan jarriko da berriro.
5.- Martxan jartzea lehenengo aldiz.
OSO GARRANTZITSUA: Galdara martxan jarri aurretik, ziurtatu
galdararen urak presio egokia duela eta zirkuitua behar bezala
purgatuta dagoela zaratarik egin ez dezan.
Ziurtatu berokuntzako zirkuitua behar bezala beteta eta purgatuta
dagoela. Pantailak 1 eta 1,2 bar arteko presioa adierazi behar du
berokuntza zirkuiturako, barruko ura hotza dagoenean.
Ziurtatu gasa galdarara heltzen dela (gasaren giltza irekita).
Ziurtatu galdarak tentsio elektrikoa baduela.
Galdara piztea
1.- Ziurtatu galdarak tentsio elektrikoa baduela.
2.- Sakatu PIZTU/ITZALI botoiari
3.- Galdara prest dago ACS (Etxeko Ur Beroa) eskatzen denean
funtzionatzeko.
UBS kontsigna aukeratzea
1.- Sakatu UBS/BEROGAILUA botoiari eta pantailaren ezkerreko
aldea keinuka hasiko da; errepikatu txorrota eta kontsigna keinuka
ikusi arte.
2.- HANDITZE/TXIKITZE botoiak erabiliaz, kontsigna aldatu nahi
duzun tenperaturara (35 ºC -60 ºC)
Aktibatu Berogailu Zerbitzua
1.- NEGUA Botoiari sakatu eta pantailan negua adierazten duen iza-
rra agertuko da, galdara prest egongo da berogailu lana egiteko
giroko termostatoak berogailua martxan jartzea eskatzen duenean.
2.- Giroko termostatoa ixten denean, galdara BEROGAILU gisa has-
ten da lanean eta horrela jardungo du giroko termostatoak aukeratu-
tako tenperaturara edo galdarak kontsigna moduan duen berokunt-
zako tenperaturara heldu arte.
OHARRA-Ur Bero Sanitarioak (UBS) beti lehentasuna dauka
BEROGAILU zerbitzuaren aurrean.
BEROGAILUko kontsigna aukeratzea
1.- Sakatu UBS/BEROGAILUA botoiari eta pantailaren ezkerreko
aldea keinuka hasiko da; errepikatu erradiadorea eta kontsigna kei-
nuka ikusi arte.
2.- HANDITZE/TXIKITZE botoiak erabiliaz, kontsigna aldatu nahi
duzun tenperaturara (60 ºC -85 ºC)
OHARRA - Berogailua ZORU BERO EMAILEko zirkuitu gisa
konfiguratuta badago (45ºC-60ºC), ezingo da kontsigna aldatu
segurtasunagatik.
12