Fagor F-2100D Manual De Instrucciones página 74

Tabla de contenido

Publicidad

Idiomas disponibles
  • MX

Idiomas disponibles

  • MEXICANO, página 1
bitartean, termostatoaren tenperatura
erregulatzeko zikloa jarraituta. PIZTUTA
dagoela adierazten duen argi gorriak
piztuta jarraituko du.
FRIJITU ONDOREN:
• Iragazki bat erabilita, atera frijitu diren
jakietatik askatu eta frijigailuko olioan
gelditu diren partikula solteak. Oliotan
utziz gero, olioaren kalitatea kaltetu
daiteke.
• Frijigailua desmuntatu eta garbitzen hasi
aurretik, itxaron olioa guztiz hotza egon
arte.
• Frijigailua jarraian erabili behar ez bada,
komenigarria da olioa edo Koipe likidoa
ontzietan gordetzea, eta ontziak ondo
itxi ondoren hozkailuan edo leku fresko
batean sartzea. Ontziak olioarekin
betetzeko, pasa olioa bahe fin batetik
jakien partikulak kentzeko.
• Koipe solidoa erabili bada, utzi koipea
upelean gogortuta egon arte eta
gorde frijigailua, solidotutako koipea
barruan duela. (Ikus "Koipe solidoarekin
erabiltzea")
8. MANTENTZEA ETA GARBITZEA
• Garbitzen hasi aurretik, askatu entxufea
eta itxaron hoztu arte.
• Atera saskitxoa eta desmuntatu
saskitxoaren heldulekua (5. Irud.)
• Desmuntatu aginte panela eta,
beharrezkoa bada, garbitu zapi umel
batekin. Ez sartu uretan.
• Atera depositua bere tokitik (6. Irud.) eta
hustu, gero garbitzeko. Erabilitako olio
edo koipe likidoa deuseztatzeko, isuri
upelean dagoen olioa jatorrizko ontzira.
Koipe solidoa erabili baduzu, itxaron
koipea solidotu arte eta hustu upela
espatularen laguntzarekin.
• Garbitu tapa, saskitxoa eta bere
heldulekua, upela eta kanpoko karkasa
xaboi ur beroarekin. Ondoren uretan
pasatu eta lehortu. Ontzi garbigailuan
ere garbi ditzakezu.
• Ez erabili ez disolbatzailerik, ez produktu
urratzailerik eta ez espartzu metalikorik
frijigailua garbitzeko.
• Sartu sareko kablea bere tokian eta
muntatu frijigailua hurrengo ordenan:
- Upela
- Aginte panela + erresistentzia.
- Saskitxoa eta bere heldulekua
muntatuta.
- Tapa
• Gorde frijigailua, tapa muntatuta
duela, barrukoa garbi eta hautsik gabe
mantendu dadin.
9. AHOLKU PRAKTIKOAK
Olioak eta koipeak
• Erabili jakiak tenperatura altuetan
frijitzeko egokiak diren olioak/koipeak,
hau da, azido poliinsaturatuak dituztenak
(olioak) edo margarina begetalak.
• Olioa edo koipea aldatu aldian-aldian. Ez
gehitu inoiz olio freskoa erabilita dagoen
olioaren gainean.
• Ez utzi denbora luzez olioa/koipea
tenperatura altuan. Gauza bat frijitu
eta beste frijitu arte denbora asko
pasa behar bada, jarri tenperatura
aukeratzeko agintea tenperatura baxua
adierazten duen posizioan. Bestela,
olioa/kopiea maizago aldatu beharko
duzu.
• Oro har, olioa/koipea azkarrago ilunduko
da proteina asko duen jakiak frijitzen
baditugu (okela edo arraina).
• Patatak frijitzeko baino erabiltzen
baduzu, olioa 10-12 aldiz erabili ahal
izango duzu, betiere frijitu ondoren solte
dauden partikulak kentzen badituzu.
Dena dela, ez erabili inoiz 6 hilabete
baino gehiago. Denbora hori igaro
ondoren, olioa bota egin beharko da.
• Dena dela, aldatu olioa berotzean bor-
bor egiten hasten bada, edo kerratua
dagoela usain edo zapore txarra badu,
edo ilundu bada eta behar baino
sendoago badago.
• Ez bota olioa zabor organikoaren
edukiontzira, erabili olioa birziklatzeko
edukiontzi egokiak.
• Frijigailua sarri erabiltzen ez baduzu,
komenigarria da olioa edo koipea
kristalezko ontzietan gordetzea, ondo
itxita, eta hobe hozkailuaren barruan.
73

Publicidad

Tabla de contenido
loading

Tabla de contenido