Descargar Imprimir esta página

Fagor FFJA4845 Manual De Instrucciones página 57

Publicidad

Idiomas disponibles
  • MX

Idiomas disponibles

  • MEXICANO, página 3
All manuals and user guides at all-guides.com
3
Artapena eta
garbiketa
3.1 Barrutik garbitzea. Barrutik garbitzean,
bikarbonatodun uretan bustitako belakia edo
trapua erabili, usainik sortu ez dadin.
Inolaz ere ez erabili lurrun-garbiketarako
makinarik, disolbagarririk edo garbigarri
urragarririk.
3.2 Kanpotik garbitzea. Pantailak garbitzean, ez
erabili lurrun-garbiketarako makinarik.
Oso egokia da urtean behin atzeko sareta
xurgagailuaz garbitzea.
3.3 Osagarriak garbitzea. Ezin dira plater-
garbigailuan sartu. Belaki edo trapuaren
bidez garbitu eskuz.
3.4 Lanpara aldatzea. Lanpara errez gero:
hozkailua deskonektatu. Estalkia kentzeko,
irtengunean egin presioa (3.4.1. eta 3.4.3.)
eta erretako lanpara atera (3.4.2. eta 3.4.4.).
Hari-mota bereko beste bat jarri horren
ordez: E14, 220-240V, 15/25W edo lanparan
adierazitakoaren arabera.
3.5 Karbono-iragazkia aldatzea. Hozkailuak
karbono-iragazkia eduki dezake, zenbait
elikagairen usain bitxiak xurgatzeko eta
zirkulazioan dagoen aireko mikroorganismoei
eusteko (onddoak eta bakterioak).
Iragazkiaren ezaugarriek 6 hilabetez iraungo
dute. Epe hori igarotakoan, hobe da berria
jartzea. Ereduaren arabera, leku batean edo
bestean egongo da jarrita.
Iragazkia abian jartzeko: irtengunean egin
presioa eta estalkia kendu, iragazkira iritsi
ahal izateko (3.5.1. eta 3.5.3.). Iragazkia
eta estalkia banandu (3.5.2. eta 3.5.4.) eta
zigiluak kendu (3.5.5.).
BIOFILTER bisorean egin presioa, harik eta
klaska leuna entzun arte (3.5.6.). Segundo
gutxian, iraupen-eskala koloratu egingo da.
Jatorrizko lekuan jarri iragazkia.
Iragazki agortuak eta ordezkoak ez dira
umeen irismenean utzi behar, daitekeelako.
Ez busti iragazkia, bere ezaugarri guztiak
galduko ditu-eta.
3.6. SPA salus per aquam (hautazkoa)
Hozkailuak SPA osagarria eduki dezake, eta
barazki-ontzian hezetasun-maila iraunkorrari
eustea du helburu. Horrela, ez dira elikagaiak
lehortuko.
Barazki-ontziko banaketa-junturan dago
kokatuta (3.6.1.). Isurketa-ontzidun gordailua
eta betetasun-adierazlea ditu. SPAk ura
behar duenean, ezkutatu arte jaitsiko da
adierazlea. Ontzia atera (3.6.2.) eta neurria
isuri (3.6.3.). Adierazleak igotzeko denbora
beharko du.
Oso egokia da iragazkia 2 urtean behin
aldatzea (3.6.4.).
4
Diagnostikoak
4.1 Atea irekita edukitzea. Atea 2 minututik
gora irekita baduzu, alarmak joko du eta
hozkailuko argia itzaliko da. Atea ixtean
isilduko da alarma.
4.2 Izozkailuan hotz nahikorik ez egotea.
• Izozkailuko tenperatura hotzegia denean,
argi-alarma agertuko da (4.2.1.) edo
ikur keinukaria (4.2.2.). Aldi berean, soinu-
seinale keinukaria ere jarriko da abian.
(4.2.3) edo
soinu-seinalea eskuz itzali ahal izateko.
• Tresna lehen aldiz konektatzen duzunean,
ikurra agertuko da edo argi-alarma
egongo da abian, baina alarmak ez du
joko.
4.3 Hornikuntza elektrikoa etetea
Ahalik eta gutxien ireki hozkailuko ateak.
Korrontea itzultzen denean, gordetako
elikagaiak desizoztu diren egiaztatu.
4.4 Hozkailuko zarata arruntak
Hozkailuak zenbait zarata arrunt egin ditzake
abian dagoen bitartean. Beraz, ez duzu
zertan kezkaturik.
• Gas hozgarriak bor-bor egin dezake,
zirkuituetan zehar dabilenean.
• Konpresoreak burrunba egin dezake eta/
edo kolpetxoak eman ditzake, abian jartzen
denean, batez ere.
• Erabilitako materialak hedatzean edo
e u s k a r a
(4.2.4) sakatu,
55

Publicidad

loading