Ez ezazu inoiz elikatze-unitatea edo kuboa ur azpian sartu.
Ez erabili garbigarri urratzailerik edo disolbatzaile kimikorik, produktuak
kaltetu ditzake eta.
GARRANTZITSUA.
• Entxufeak produktuaren ondoan egon behar du, eta erraz iristeko
modukoa izan behar du.
• Biltegiratze-tenperatura: -20º C eta 20º C artean.
• Funtzionamendu-tenperatura: 0 ° C eta 40 ° C artean.
• Gainberotu ez dadin, ez jarri kuboa eguzkitan eta ez utzi beste bero-
iturri batzuetatik gertu.
• Hondatu ez dadin, ez utzi kuboa edo elikatze-unitatea urarekin
kontaktuan, ingurune hezeetan edo hauts gehiegi dutenetan.
• Igorgailuaren eta kuboaren arteko tartea aire zabalean neurtu da.
• Eraikuntza-materialek eta unitateen kokapenak haririk gabeko
konexioari eragin diezaiokete.
• Ziurta ezazu haurrek ez dutela produktu honekin jolasten.
• 2 metrora arteko altueretan baino ezin da muntatu ekipazioa.
• Badaezpadako neurriak eta informazio teknikoa elikatze-unitatearen
atzeko aldean.
Produktuaren mantentze-lanak
Ez zaitez produktua zure kabuz konpontzen saiatu. Zabaltzen baduzu
edo atalik kentzen badiozu, tentsio-puntu arriskutsuen edo beste arrisku
batzuen eraginpean jar dezakezu zure burua.
Gorde argibide hauek etorkizunean irakurtzeko.
Informazio teknikoa
Modeloa: Produktu adimendunetarako DIRIGERA ataka.
Mota: E2315
Sarrera: 5,0V DC
Irismena: 10 m aire zabalean.
Funtzionamendu frekuentzia:
2400 - 2483,5 MHz
14
Irteeraren potentzia:
11.8 dBm