Descargar Imprimir esta página

Fagor CG-2010 Manual De Instrucciones página 51

Cafetera de goteo

Publicidad

Idiomas disponibles
  • MX

Idiomas disponibles

  • MEXICANO, página 1
hutsik dagoela. Bete ur garbi eta hotzez
nahi duzun mailaraino. Ez gainditu
deposituaren gehienezko maila.
• Ziurtatu pitxerraren tapak tanta kontrako
balbula irekitzen duela (5), bestela,
iragazitako kafea ez da pitxerrera
pasatuko eta iragazkian gainezka egingo
du. Atera eta sartu pitxerra, aldea
ikusteko.
• Jarri pitxerra (8) berokuntza plakaren
gainean (9).
• Bete iragazkia (3) behar duzu kafe
ehoaren kantitatearekin eta itxi tapa.
Gomendatzen dizugu koilarakada
bat kafe eho erabiltzea kafe kikara
bakoitzeko. Bete gehienez ere 80 gr kafe
ehorekin.
Kafe makina hainbat aldiz erabili eta
gero, kafe kantitatea zure gustuaren
arabera egokitu ahal izango duzu.
• Entxufatu tresna sarera eta sakatu
martxan/geldirik argi etengailua (10).
Etengailuko argiak aparatua martxan
dagoela esango dizu.
• Ura kafean zehar iragazten hasiko da,
eta pitxerrera isuriko da. Kafea prest
dagoenean, berokuntza plakan bero
mantenduko da.
• Kafea egiteko prozesua amaitu aurretik
kafe koilarakada bat zerbitzatu nahi
baduzu, kendu pitxerra berokuntza
plakatik eta, kikara zerbitzatu eta
berehala, ipini berriro pitxerra plakaren
gainean.
• Pitxerra hutsik dagoenean, deskonektatu
etengailua (argia itzali egingo da),
desentxufatu aparatua saretik eta itxaron
10 minutu inguru kafe makina hoztu arte,
kafe gehiago prestatu edo garbitu baino
lehen.
Kafea prestatzeko hartu beharreko
neurriak
• Ez erabili ur epela edo beroa, erabili beti
ur hotza. Ez erabili ura ez den beste
likidorik.
• Utzi kafe makina hozten depositua
berriro bete baino lehenago, bestela
lurruna atera eta erretzeko arriskua gerta
daiteke eta.
Ez mugitu edo lekualdatu kafe makina
kafea prestatzen ari den bitartean.
Tanta kontrako balbula
Tanta kontrako balbula pitxerra berokuntza
plakatik kentzen denean aktibatzen da.
Dispositibo horri esker, pitxerra atera egin
daiteke iragazketa prozesu osoa amaitu
aurretik kikara bat kafe zerbitzatu ahal
izateko. Iragazten ari denean pitxerra
ateratzeko, pitxerrera gutxienez bi kikara
kafe iragazi arte utzi behar duzu.
Kontuz: Pitxerra kafea zerbitzatu eta
berehala jarri behar da,
prozesua berri martxan jartzeko.
Bestela, iragazkian metatutako urak
gainezka egingo du.
Iragazkiak
Kafe makina iragazki iraunkor batekin
ematen da, baina erosoago gertatzen
bazaizu merkatuan eskura daitezkeen
erabili eta botatzeko iragazkiak erabiltzea,
forma konikoko 1x4 iragazkiak erabili behar
dituzu.
6. KAFE ONA EGITEKO AHOLKUAK
Kafeari zapore eta usain hobea emateko,
kafe eho berria erabiltzea aholkatzen dugu.
Kafearen ehoketa maila ertainekoa izan
behar da, ez finegia.
Gorde kafea leku lehor batean. Kafe
paketea ireki eta gero, mantendu
hozkailuan ongi itxita, usaina gorde dezan.
Berokuntza plakak kafea bero mantenduko
du, baina kaferik onena egin berri hartzen
dena da.
Kafeak iragazkien euskarrian gainezka
egiteko kausak:
- kafe finegia.
- kafe gehiegi.
- kafe prentsatuegia.
7. KAFE MAKINA ZAINTZEA ETA
GARBITZEA
Kafe makina garbitzen hasi aurretik, itzali
martxan/geldirik etengailua, desentxufatu
korrontearen hartunetik eta itxaron hoztu
arte.
Garbitu iragazkiaren euskarria, pitxerra
eta pitxerraren tapa xaboi ur epeletan,
50

Publicidad

loading