Fagor ICE-15 Manual De Instrucciones página 67

Tabla de contenido

Publicidad

Idiomas disponibles
  • MX

Idiomas disponibles

  • MEXICANO, página 1
arrautzen gorringoak, eta gehitu batera
berotutako esnea eta esnegainaren
nahasketaren pixka bat. Irabiatu nahasketa
hori eta nahastu gabe gelditu den esneari
gehitu, esnegainarekin batera, eta bota
lapikoan. Azken nahasketa hori Maria
bainuan jarri, irabiatzen jarraitzen duzun
bitartean. Berotu pure bat bezain lodi egon
arte.
Gehitu orain limoi azala arraspatuta.
Utzi hozten hozkailuan. Ondoren, bota
nahasketa izozkiak egiteko makinan eta jarri
makina funtzionamenduan. Utzi martxan
30 minututan. Izozkia makinan prestatu
ondoren, sartu nahasketa izozkailura eta
utzi bertan ordu erdi batez.
Marrubizko izozkia
Osagaiak:
220g marrubi fresko
90g azukre, ale txikikoa
1 arrautzaren gorringoa
¾ koilarakada limoi zuku
220ml esne oso
1dl esnegaina harrotzeko
Prestaketa:
Garbitu marrubiak eta kendu zurtoinak.
Egin purea limoi zukuarekin eta esnearekin
batera. Irabiatu arrautzaren gorringoa
azukrearekin nahasketa aparduna izan
arte. Irabiatu esnegaina sendo egon
arte. Nahastu marrubiak harrotutako
esnegainarekin eta arrautzaren
gorringoarekin.
Ziurtatu orea ondo nahastuta dagoela.
Jarri nahasketa izozkiak egiteko makinan
eta eduki bertan 30 minututan. Izozkia
makinan prestatu ondoren, sartu nahasketa
izozkailura eta utzi bertan ordu erdi batez.
Bananazko izozkia
Osagaiak:
220 g banana heldu
95g azukre ale txikikoa
Limoi baten zukua
1 arrautzaren gorringoa
3/4dl harrotzeko esnegain
220ml esne oso
Prestaketa:
Egin pure bat bananekin, arrautzaren
gorringoarekin, azukrearekin eta limoi
zukuarekin.
Irabiatu banana purea eta nahastu
harrotzeko esnegainarekin eta esnearekin
(ez harrotu esnegaina).
Jarri nahasketa izozkiak egiteko makinan
eta eduki bertan 30 minututan. Izozkia
makinan prestatu ondoren, sartu nahasketa
izozkailura eta utzi bertan ordu erdi batez.
Ahabiazko izozkia
Osagaiak:
510 g ahabia
580ml ur mineral karbonatatu
75 g azukre hauts
Prestaketa:
Nahastu ahabiak, ur karbonatatua eta
azukre hautsa pure suabe bat egin arte.
Irabaiagailutik pasa dezakezu, nahi izanez
gero. Jarri nahasketa izozkiak egiteko
makinan eta eduki bertan 30 minututan.
Ondoren, jarri nahasketa izozkailuan ordu
erdi batez.
Soja eta marrubizko izozkia
Osagaiak:
220g marrubi
110 gr azukre
6 arrautzaren gorringoak
3 koilarakada ezti
0,75 l soja esne
Prestaketa:
Irakin soja esena eztiarekin. Egin pure bat
marrubiekin eta gehitu pure hori soja esneari
eta eztiari. Irabiatu arrautzen gorringoak hori
gelditu arte. Isuri esnea irakiten arrautzen
gorringoen gainean eta ondo eragin.
Utzi nahasketa hozten eta jarri izozkiak
egiteko makina 30 minututan. Ondoren,
jarri nahasketa izozkailuan ordu erdi batez.
Izozkia zerbitzatu aurretik, apaindu marrubi
zatiekin.
Jogurtezko izozkia
Osagaiak:
510g jogurt oso (turkiarra)
75g esne oso
90 gr azukre ale txikikoa
22g destrosa
22 g esne gaingabetu hautsan
Prestaketa:
Disolbatu azukrea, destrosa eta esne hauts
gaingabetua esne berotan. Utzi hozten.
Irabiatu ondo jogurta esnearekin.
66

Publicidad

Tabla de contenido
loading

Este manual también es adecuado para:

Ice-16

Tabla de contenido