deskonektatuta dagoela ipini eta kendu
behar da.
• Ez utzi kablea mahaiaren edo
gainaldearen ertzetik zintzilik egon
dadin, edo gainazal berorik uki dezan.
• Larakoa ateratzean, sekula ez tiratu
kabletik.
• Deskonektatu gailua, erabili behar ez
duzunean, oin irabiatzailea ipini edo
kendu aurretik, eta bera garbitu baino
lehen.
• Ez utzi haurrek gailua erabil dezaten.
• Gailua konektatu aurretik, egiaztatu
oin irabiatzailea gailuan ongi sartuta
dagoela.
• Ez erabili edo ipini gailu honen atalik
gainazal beroen (gasez edo argindarrez
dabiltzan sukalde plakak, labeak, etab.)
gainean edo ondoan.
• Ezin dute erabili gailu hau, ez gorputz,
zentzumen edo buru gaitasunak urrituta
dituzten pertsonek, ez esperientziarik
edo ezagutzarik gabekoek, ez haurrek,
haien segurtasunaz arduratzen den
pertsona batek gainbegiratuta edo
zuzenduta ez bada.
• Ongi zaindu behar dira haurrak,
gailuarekin jolas ez daitezen.
• Babes handiagoa edukitzeko, hondar
korronterako gailu (RCD) bat instalatzea
gomendatzen da, 30 mA baino gehiago
izango ez duen hondar korronte
operatibo batekin. Eskatu aholkua
instalatzaileari.
4. FUNTZIONAMENDUA
Prest jartzea
Irabiagailu hau janari kopuru txikiak
prozesatzeko dago diseinaturik, eta ez da
erabili behar beste ezertarako.
Gailua lehenbiziko aldiz erabili aurretik,
garbitu motorraren gorputza baieta heze
batekin.
Garbitu ardatza eta labana ur beroz eta
xaboiz, gailuaren ardatzaren goiko aldea
uretan sartu gabe. Lehortu pieza guztiak ongi.
GARRANTZITSUA: Gailu honen edozein
pieza muntatu edo desmuntatu aurretik,
deskonektatu gailua saretik.
Funtzio irabiatzailea
Irabiagailua oso egokia da janari arinak
irabiatzeko; adibidez, saltsak, zopak, oreak,
maionesa edo ahia egiteko. Presio eginez,
eta kokapen markak lerrokatuta, sartu oin
nahaslea (4) motorraren gorputzean (3), klik
bat entzun arte (2. ir.).
OHARRA: Oin nahaslea ateratzeko, sakatu
ateratze botoia (14).
Oin nahaslea (4) bere tokian ipinitakoan,
konektatu gailua sarera. Ezarri irabiatu
beharreko janaria ontzi egoki batean, eta
jarri irabiagailua 7. irudian erakusten den
bezala. Sakatu martxan/geldirik etengailua
(1). B-615M, B-615MA modeloetan, nahi
duzun abiadura aukera dezakezu, abiadura
erreguladorea (7) biratuta. Beharrezko
ikusten baduzu, sakatu turbo botoia (2),
abiadurarik handienean irabiatzeko.
ERNE: Ez sartu plastikozko oin nahaslea
(B-415P modeloa bakarrik) 60 ºC-tik
gorako tenperatura duten janarietan.
Arrautzak irabiatze funtzioa (B-575MA,
B-675MA mod.)
Sartu arrautzak irabiatzeko hagaxka
irabiagailuaren akoplamenduan, bere
tokian gelditu arte (5. ir.). Gero, akoplatu
irabiagailuaren gorputzean, presio bidez
sartzen duzula, eta kokapen markak ongi
lerrokatzen dituzula, klik bat entzun arte (6.
ir.). Sartu irabiagailua ontzian, konektatu
gailua sarera, eta sakatu martxan/geldirik
botoia, gailua irabiatzen has dadin. Erabili
abiadura erreguladorea abiadura bat
aukeratzeko (B-615M, B-615MA), edo
sakatu turbo funtzioaren botoia.
Basoa (13) edo beste ontzi bat erabil
dezakezu janaria irabiatzeko.
Funtzio xehatzailea (B-575MA, B-675MA
mod.)
Erabili xehagailua fruitu lehorrak, belarrak,
arrautza egosiak, ogi lehorra, etab.
xehatzeko. Ipini xehagailuaren labana (12)
katiluaren ardatzean (3. ir.). Ezarri xehatu
nahi dituzun osagaiak xehagailuaren
katiluan.
44