1. Bermea LG ELECTRONICS ESPAÑA SAUk komertzializatutako telefonia mugikorreko gailu
guztiei aplikatzen zaie.
Hau da bermealdia:
-Gailu mugikorra (terminala): 2 urte.
- Osagarriak: 2 urte.
- Baliabideak edo software-euskarria (CD-ROMak, memoria-txartelak, USB eta abar):
90 egun.
2. Bermea aplikatzen hasiko da erosketa-datatik aurrera (fakturaren data), eta erosketa-data
horretan (fakturaren data horretan) indarrean dagoen legediak ezarritakoaren araberakoa da.
3. LG ELECTRONICS ESPAÑA SAUk konpondutako edozein pieza edo produktu bermatzen du
emate-datatik hasita hurrengo laurogeita hamar (90) eguneko epean, edo bermea amaitu
arte, bi epeetan luzeena dena aplikatuta. Bermealdian ordezkatutako hardware-osagai
guztiak ELECTRONICS ESPAÑA SAUrenak izango dira.
159
BERMEAREN INDARRALDIA