Descargar Imprimir esta página

Fagor PL-1805 Manual De Instrucciones página 64

Publicidad

Idiomas disponibles
  • MX

Idiomas disponibles

  • MEXICANO, página 1
• Garbitzeko do mantentzeko edozein
ekintza egin aurretik gailua entxufetik
atera.
• Gailua matxuratu bada edo oker
badabil, itzali eta ez saiatu konpontzen.
Konpondu beharra badago, jo soilik
fabrikatzaileak baimendutako Laguntza
Teknikoko Zerbitzu batera eta eskatu
jatorrizko ordezko piezak erabiltzeko.
Lehen adierazitakoa betetzen ez bada,
gailuaren segurtasuna arriskuan jarriko
da.
• Erabiltzaileak ez du kablea ordeztu
behar. Hondatuta badago edo ordeztu
beharra badago, jo soilik fabrikatzaileak
baimendutako Laguntza Teknikoko
Zerbitzu batera.
• Ekidin gailuaren zati beroek kablea
ukitzea.
• Gailu hau erabiltzean tenperatura altuak
sortzen dira eta, ondorioz, erabiltzean
erretzeko arriskua gerta daiteke. Hori
dela eta, heldu gailuari heldulekutik
eta saihestu zati metalikoekin eta
lurrunarekin kontaktuan jartzea.
• Ez zuzendu lurrun zurrutada
pertsonenganantz, arriskutsua da eta.
• Ez erabili lisaburdina hezeegi dauden
ehunekin.
• Ez gorde lisaburdina oinarriaren gainean
oraindik bero badago, hoztu arte itxaron
behar da.
• Ez egin nahasketarik orban kentzekoekin
edo antzeko produktuekin lisatu
beharreko ehunen gainean.
• Askatu gailua entxufetik erabili behar ez
denean. Ez utzi entxufatuta beharrezkoa
ez bada.
• Gailu honek segurtasun gailua bat
dauka eta, martxan jartzen bada,
gailuak funtzionatzeari uzten dio. Berrio
aktibatzeko, jo baimendutako Laguntza
Teknikoko Zerbitzu batera.
• Gailu behin betiko kendu nahi baduzu,
komeni da entxufetik askatzea eta
erabiltezin uztea, esaterako, elikatzeko
kablea moztuz.
• Lisaburdina gainazal egonkor baten
gainean erabili eta jarri behar da.
• Lisaburdina bermatzeko oinarrian
gainean jartzen bada, egiaztatu gainazala
egonkorra dela.
• Ez erabili lisaburdina erori egin bada,
kaltetua egotearen seinale argiak baditu
edo ura galtzen badu.
• Mantendu gailu elektrikoak haurren edo
pertsona gaixoen eskumenetik urrun. Ez
utzi horiei gailuak erabiltzen pertsona
heldu batek gainbegiratuta ez bada.
• Erabiltzaileak ez du lisaburdina zaindu
gabe utzi behar korrontearen hartunean
entxufatuta badago.
• Depositua urez bete bano lehen,
entxufea kendu egin behar da
korrontearen hartunetik.
• Aparatu hau ez dago pentsatuta gaitasun
fisiko (haurrak barne) edo esperientzia
edo behar besteko ezagutzarik ez duten
pertsonek erabiltzeko, ez bada beraien
segurtasunaz arduratzen den pertsonak
aparatuen erabilera ikuskatzen edo
erakusten diela.
• Zaindu egin beharko dira haurrak,
aparatuarekin jolas ez daitezen.
• Babes handiagoa izateko, hondar
korronterako gailu bat instalatzea
gomendatzen da (RCD), 30 mA baino
gehiago izango ez duen hondar korronte
operatiboarekin. Eskatu aholkua zure
instalatzaileari.
4. LISABURDINA LEHENDABIZIKO
ALDIZ ERABILI BAINO LEHEN
Kendu zolako eta karkaxako eranskinak
edo babesak.
Luzatu elikatzeko kablea eta zuzendu.
Jarraitu "10 GARBIKETA" puntuko
"Autogarbiketa" ataleko jarraibideei,
lisaburdina erabiltzeko prest egon dadin.
ERABILTZEKO JARRAIBIDEAK
5. LEHORREAN LISATZEA
1. Jarri lisaburdina gainazal egonkor eta
beroarekiko erresistente batean.
2. Jarri tenperaturaren hautagailua (2) MIN
posizioan (B irudia).
3. Segurtatu lurrun erregulatzailea (7)
lehorrean lisatzeko posizioan dagoela (C
irudia).
63

Publicidad

loading

Este manual también es adecuado para:

Pl-2205Pl-2405