5. NOLA ERABILI ZURE IRAKINGAILU
AUTOMATIKOA?
• Jarri aparatua azalera lehor, lau eta
egonkor baten gainean.
• Ireki irakingailuaren tapa sakagailua edo
sakagailuak sakatuz eta bete nahi dun
ura kantitatearekin. Uraren mailak "MAX"
eta "MIN" marken artean egon behar du.
1
2
• Itxi irakingailuaren tapa, bestela
irakingailua ez da automatikoki
deskonektatuko ura irakiten hasten
denean.
• Jarri irakingailua konexio oinarriaren
gainean, entxufatu gailua sarera eta
ipini martxan, etengailua "I" posiziora
eramanez. Funtzionamenduaren pilotua
piztu egingo da.
• Ura irakiten hasten denean, irakingailua
automatikoki deskonektatuko da.
• Ez sartu ur gehiago irakingailuan ura
berotzen ari den bitartean.
• Ez utzi ura irakingailuan denbora luzean
edo gau osoan.
Erne: Irakingailuak segurtasun gailu termiko
bat dauka, tresna urik gabe geratzen
bada edo "MIN" mailaren azpitik badago
gehiegi ez berotzeko. Hori gertatzen bada,
irakingailua automatikoki deskonektatuko
da.
Berriro ere urez bete aurretik, desentxufatu
tresna saretik, jarri etengailua "0" posizioan
eta itxaron irakingailua hoztu arte. Hoztu
eta gero, irakingailua normal ibiliko da
berriro; bestela, baimendutako laguntza
teknikoko zerbitzu batera jo.
6. IRAKINGAILUA ZAINTZEA ETA
GARBITZEA
Erabili eta gero, desentxufatu tresna saretik
eta utzi hozten.
Garbitu irakingailuaren konexioaren oinarria
eta kanpoko aldea zapi heze batez eta
lehortu.
Ez erabili plastikoaren gainazala urratu
dezakeen produktu kimikorik edo
detergente urratzailerik.
Babestu hezetasunetik konexioaren
oinarria, kablea eta larakoa.
7. KALTZIOA KENTZEA
Gerta daiteke irakingailuaren barruko
oinarrian irakingailuaren funtzionamenduari
eragin diezaioketen kare hondarrak edo
tortikak agertzea. Kare hori irakingailuetako
kaltzioa kentzeko merkatuan dagoen edozein
produkturekin kendu daiteke.
Nahiago baduzu, sukaldeko ozpin zuria
erabiliz ere kendu dezakezu zure tesnako
kaltzioa. Horretarako, egin honela:
• Bete irakingailua hiru kikara ozpinez
eta gainerakoa urez, eta utzi ur-ozpina
beratzen gau osoan zehar (irakin gabe).
• Hurrengo goizean hustu ur-ozpina;
ondoren, bete irakingailua urez eta hustu.
Egin berriro operazioa eta irakingailua
erabiltzeko prest egongo da.
• Irakingailua egunero erabiltzen baduzu,
aholkatzen dugu kaltzioa 4 astean behin
kentzea.
34