BASQUE
duen energia-kantitateak zehazten du. Beroa
jaisten denean, zarata gelditu edo gutxitu
egingo da.
Txistu txikia
Eltzea edo zartagina hutsik dagoenean
sortzen da soinua, eta urez edo janariz bete
bezain laster gelditzen da.
Karraska
Hainbat materialeko geruzekin egindako
eltzeek ateratzen duten soinua da, eta
material desberdinen gainazalen dardarak
eragiten du. Soinua eltzetik ateratzen da, eta
desberdina izan daiteke janari-kantitatearen
eta erabilitako prestaketa-metodoaren
arabera.
Txistu handia
Hainbat materialeko geruzekin egindako
eltzeak ateratzen duten soinua da, baita ontzi
horiek gehieneko bero-mailan edo janaria
prestatzeko bi eremutan erabiltzen direnean
ere. Beroa jaisten denean, zarata gelditu edo
gutxitu egingo da.
Haizagailuaren soinuak
Sistema elektronikoak ongi funtzionatzeko,
plakaren tenperatura erregulatu egin behar
da. Horretarako, plakak hozteko haizagailu
bat du, eta aktibatu egiten da sistema
elektrikoaren tenperatura murriztu eta
erregulatzeko. Haizagailuak martxan jarrai
dezake etxetresna itzali ostean ere, plakaren
tenperaturak oso beroa izaten jarraitzen
badu.
Soinu erritmikoak, erlojuaren orratzen
soinuaren antzerakoa
Gutxienez janaria prestatzeko hiru eremu
martxan daudenean sortzen da soinu hau,
eta desagertu edo gutxitu egiten da
eremuetako batzuk itzaltzean.
Deskribatutako soinuak normalak dira
indukziozko teknologian, eta ez dira akats
gisa hartu behar.
71