Euskara
Produktua sarritan kontrola ezazu.
Itxigailuaren mekanismoa eskuz irekitzen da.
Produktu hau etxeko barruko esparruetan erabiltzeko da.
Edozein tamaina duten armairu, tiradera, hozkailu, izozkailu eta
mikrouhinetan erabili daiteke.
Ez da ondoko armairu edo tiraderan finkatu behar, ezta labearen ate
gainean ere.
Zinta itsasgarria jarri baino lehen, gainazala alkohol
desnaturalizatuarekin edo leihoak garbitzeko produktuarekin
garbitu.
Ez erabili olioa edo xaboia duten garbiketa-produkturik. Hobeto
itsasteko, zinta 48 orduz gogortzen utzi.
Zinta gainazalean itsatsi eta gero, ez kendu beste leku batean
erabiltzeko, ez baita ondo itsatsiko.
Kentzerakoan zinta itsasgarriak marka utzi dezake.
Produktua finkatu duzunean eta itxigailuaren mekanismoa lotuta
dagoenean, egiaztatu atea edo tiradera 30 mm baino gehiago
irekitzen ez dela.
Oharra: Zinta itsasgarria gainazal leunetan bakarrik erabili
daiteke, margotutako edo lakatutako zur eta metaletan, beiran
edo laminatutako partikulazko oholetan. Zinta itsasgarria ezin
da erabili ondorengo gainazaletan: igeltsuzko edo adreiluzko
horma, margotutako paperera eta gainazal porotsua. Gainazal
irregularretan torlojuekin finka ezazu.
23