Gailu hau belarrian probatzean erregistratu den SAR baliorik han-
diena 1,1 W/kg* izan da. Gailu mugikorrek funtzio ugari dituztenez,
beste posizio batzuetan ere erabil daitezke, hala nola gorputzaren
gainean, erabiltzailearen gidaliburu honetan deskribatzen den be-
zala**.
SAR balioa gailuaren transmisio-energia handiena erabilita neurt-
zen da; hori dela eta, gailu honen benetako SAR balioa lehenago
adierazitako mailaren azpitik egoten da, normalean, funtzionatzen
ari denean. Gailuaren energia-mailaren aldaketa automatikoen-
gatik egiten da hori, sarea atzitzeko behar den gutxieneko maila
bakarrik erabiltzen duela bermatzeko.
* EN 50360, EN 62209-1 eta EN 62209-2 arauen arabera egin dira
probak.
** Kontsulta ezazu telefonoa gorputzean erabiltzeari buruzko ata-
la.
Gorputzean erabiltzea
Irrati-maiztasunaren (IM) erradiazioari buruzko segurtasuneko in-
formazio garrantzitsua:
Irrati-maiztasunen eraginari buruzko arauak betetzen direla ber-
matzeko, telefonoa gorputzetik gutxienez 15 mm bereizi behar da.
Jarraibide horiek betetzen ez badira, baliteke irrati-maiztasuneko
erradiazioek arauek ezarritako mugak gainditzea.
14