Segurtasun elektrikoa
Osagarriak
Baimendutako osagarriak bakarrik erabili.
Ez konektatu telefonoa bateragarriak ez diren produktuetara edo
osagarrietara.
Ez ukitu objektu metalikoak (adibidez, txanponak eta giltzariak),
eta ekidin bateriaren terminalek haiekin kontaktua izatea edo
zirkuitulaburrak sortzea.
Auto batera konektatzea
Eskatu laguntza profesionala, telefonoaren interfazea ibilgailuaren
sistema elektronikora konektatzen duzunean.
Produktu akastunak eta hondatuak
Ez egin telefonoa edo osagarriak desmuntatzeko saiorik.
Langile prestatuek bakarrik instalatu edo konpondu behar dute
telefonoa edo osagarriak.
Telefonoa edo osagarriak uretara erori badira, zulatu badira edo
erorketa larriak pairatu badituzte, ez itzazu erabili baimendutako
zerbitzu-zentro batean berrikusi arte.
23