Eranskina
Segurtasun-argibide
garrantzitsuak
Atal honetan segurtasun-argibide garrantzitsuak
azaltzen dira makinaren erabiltzaileak eta besteek
minik ez hartzeko eta kalte materialik ez eragiteko.
Irakurri atal hau makina erabili baino lehen eta
jarraitu behar bezala makina erabiltzeko
argibideei. Ez egin gidaliburu honetan azaltzen ez
den eragiketarik. Canon ez da erantzule egingo
gidaliburu honetan azaltzen ez diren eragiketen
ondorioz, makina gaizki erabiltzeagatik edo
Canon-ek edo Canon-ek baimendutako
Eu
hirugarren batek egindako konponketa edo
aldaketa baten ondorioz izandako kalteez. Makina
desegoki erabiliz gero, baliteke kalte pertsonalak
edo Berme mugatuak estaltzen ez dituen kalte
material garestiak eragitea.
ABISUA
Behar bezala gauzatu ezean, zauriak edo
heriotza eragin lezaketen eragiketei buruzko
abisuak adierazten dira hemen. Makina behar
bezala erabiltzeko, abisu hauek aintzat
hartzea gomendatzen dizugu.
KONTUZ
Behar bezala gauzatu ezean, zauriak eragin
lezaketen eragiketei buruzko abisuak
adierazten dira hemen. Makina behar bezala
erabiltzeko, abisu hauek aintzat hartzea
gomendatzen dizugu.
GARRANTZITSUA
Eragiketei buruzko eskakizunak eta
murrizketak zehazten ditu. Ziurtatu arretaz
irakurtzen dituzula elementu hauek, makina
modu egokian erabiltzeko eta kalteak
saihesteko.
Instalazioa
Makina modu seguruan eta arazorik gabe
erabiltzeko, irakurri arretaz ondorengo
segurtasun-neurriak eta instalatu makina toki
egokian.
ABISUA
Ez instalatu makina sutea edo deskarga
elektrikoak gerta daitezkeen tokietan
• Aireztatzeko erretenak blokeatuta dituen
tokian (hau da, horma, ohea, sofa, alfonbra edo
antzeko objektuetatik hurbilegi dituen tokia)
• Toki hezean edo hautsez betetako tokian
• Eguzki-argi zuzena jasotzen duen tokian edo
kanpoan
• Tenperatura altuak jasaten dituen tokian
• Sugarrak ager daitezkeen tokian
• Alkoholetik, disolbatzaileetatik eta antzeko
produktu sukoietatik hurbil
Beste abisu batzuk
• Ez konektatu makinara baimendu ez den
kablerik. Bestela, suteak edo deskarga
elektrikoak gerta daitezke.
• Ez utzi lepokorik eta antzeko metalezko
objekturik edo likidoz betetako edukiontzirik
makinaren gainean. Substantzia arrotzek
makinaren barneko pieza elektrikoak ukitzen
badituzte, suteak edo deskarga elektrikoak
gerta daitezke.
• Edozein substantzia arrotz makinan sartzen
bada, deskonekta ezazu korronte alternoko
entxufetik eta jarri harremanetan Canon
banatzaile baimenduarekin.
196
KONTUZ
Ez instalatu makina ondorengo tokietan
Makina eror edo labain daitekeen tokian
instalatzen bada, lesioak eragin ditzake.
• Egonkorra ez den toki batean
• Bibrazioak jasaten dituen toki batean
Bestelako segurtasun-neurriak
• Makina hau tokiz aldatzean, jarraitu
gidaliburuko argibideei. Gaizki mugitzen bada,
makina lurrera eror daiteke eta lesioak eragin
ditzake.
• Makina instalatzean, kontuz ibili eskuak
makinaren eta hormaren edo zoruaren artean
harrapatuta gera ez daitezen. Bestela, lesioak
eragin ditzake.
GARRANTZITSUA
Ez instalatu makina ondorengo tokietan
Bestela, makina kaltetu daiteke.
• Muturreko tenperatura eta hezetasuna izan
dezaketen tokiak, altua nahiz baxua izan
• Tenperatura- eta hezetasun-aldaketa handiak
izan ditzaketen tokiak
• Uhin magnetikoak edo elektromagnetikoak
sortzen dituzten ekipoetatik gertu
• Erreakzio kimikoak gerta litezkeen laborategiak
edo tokiak
• Gas korrosiboak edo toxikoa dituen toki
batean
• Mainaren pisuaren ondorioz okertu litekeen
toki batean edo makina hondoratu litekeen
toki batean (adib. alfonbra bat...)
Saihestu gaizki aireztatutako tokiak
Makinak ozono kantitate txikia eta bestelako
isurpenak kanporatzen ditu hori erabiltzen
duzunean. Isurpen hauek ez dira osasunerako
kaltegarriak. Hala ere, erabilera-epe edo
produkzio-aldi luzeetan, isurpen horiek antzeman
daitezke gaizki aireztatutako geletan. Lan-
ingurune eroso bat mantentzeko, instalatu
makina gela aireztatu batean. Halaber, saihestu
jendea makinaren isurpenen eraginpean egon
daitekeen tokiak.
Ez instalatu makina kondentsazioa gerta
daitekeen tokietan
Baliteke ur-tantak (kondentsazioa) sortzea
makinaren barruan makina instalatuta dagoen
gela bizkor berotzen bada, eta makina kokapen
hotz edo lehor batetik toki bero edo heze batera
eramaten denean. Makina baldintza horietan
erabiliz gero, baliteke papera trabatzea,
inprimatzearen kalitatea eskasa izatea edo makina
kaltetzea. Makina erabili baino lehen, utzi
gutxienez 2 orduz giro-tenperaturara eta
-hezetasunera egokitzen.
Itsas mailatik 3.000 metrora edo altuago
dauden altitudeetan
Baliteke disko gogorra duten makinek ongi ez
funtzionatzea itsas mailatik 3.000 metroko edo
gehiagoko altitudeetan erabiltzean.
Hari gabeko LAN erabiltzean
• Instalatu makina hari gabeko LAN
bideratzailetik 50 metrora edo gutxiagora.
• Ahal bada, instalatu tartean dagoen objektu
batek komunikazioa blokeatzen ez duen toki
batean. Baliteke seinalea txartzea tartean
hormak edo solairuak egonez gero.
• Mantendu makina hari gabeko telefono
digitaletatik, mikrouhin-labeetatik edo
irrati-uhinak igortzen dituen beste ekipoetatik
ahalik eta urrunen.
• Ez erabili mediku-ekipoetatik gertu. Baliteke
makina honek igorritako irrati-uhinek
mediku-ekipoan interferentziak eragitea, eta
gaizki funtzionatzea eta istripuak eragitea.
Erabiltzean ateratako zaratak arduratzen
bazaitu
Erabilera-ingurunearen eta erabilera moduaren
arabera, erabiltzeko unean ateratako zaratak
arduratzen bazaitu, makina bulegoa ez den beste
toki batean instalatzea gomendatzen dizugu.
Elikatze-iturria
ABISUA
• Erabili soilik adierazitako energia-baldintzak
betetzen dituen elikatze-iturria. Bestela, suteak
edo deskarga elektrikoak gerta daitezke.
• Ez erabili emandakoaren desberdina den
elikatze-kablerik; bestela, suteak edo deskarga
elektrikoak gerta daitezke.
• Emandako elikatze-kablea makina honetan
erabiltzeko diseinatu da. Ez konektatu
elikatze-kablea beste gailu batzuetara.
• Ez aldatu, tiratu edo indarrez tolestu elikatze-
kablea eta ez egin kablea kalte dezakeen
bestelako ekintzarik. Ez jarri objektu astunik
kablearen gainean. Kablea kaltetuz gero,
suteak edo deskarga elektrikoak gerta daitezke.
• Ez konektatu edo deskonektatu kablea esku
bustiekin; bestela, deskarga elektrikoak gerta
daitezke.
• Ez erabili kable luzagarriak edo konexio-
blokeak makinarekin. Bestela, suteak edo
deskarga elektrikoak gerta daitezke.
• Ez kiribildu edo korapilorik egin kablean;
bestela, suteak edo deskarga elektrikoak gerta
daitezke.
• Sartu makinaren entxufea erabat korronte
alternoaren entxufean. Bestela, suteak edo
deskarga elektrikoak gerta daitezke.
• Trumoi-ekaitz bat baldin badago, atera
makinaren entxufea korronte alternoaren
entxufetik. Bestela, suteak edo deskarga
elektrikoak gerta daitezke edo makina honda
daiteke.
• Ziurtatu makinaren elikatze-iturria segurua
dela eta korronte uniformea duela.
• Elikatze-kableak bero-iturrietatik urrun egon
behar du; bestela, baliteke kablearen estaldura
urtzea eta horren ondorioz suteak edo
deskarga elektrikoak eragitea.
Saihestu honako egoera hauek:
Elikatze-kablearen entxufea gehiegi tenkatzen
bada, baliteke kablea hondatzea edo makinaren
barneko kableak deskonektatzea. Horren
ondorioz, baliteke suteak eragitea.
– Elikatze-kablea sarritan konektatzea eta
deskonektatzea.
– Elikatze-kablearekin estropezu egitea.
– Elikatze-kablearen zati bat tolestuta dago
entxufearen aldean eta etengabeko indarra
aplikatzen ari da korronte alternoaren
entxufean edo kablearen entxufean.
– Indar gehiegi egitea entxufean.
KONTUZ
• Instalatu makina korronte alternoaren entxufe
batetik hurbil eta utzi nahikoa toki entxufearen
inguruan, larrialdi batean erraz deskonektatu
ahal izateko.
GARRANTZITSUA
Elikatze-iturrira konektatzean
• Ez konektatu elikatze-kablea elikatze-iturri
etengaitz batera. Bestela, baliteke makinak
gaizki funtzionatzea edo kaltetzea elikatze
eten bat dagoenean.
• Makina entxufe ugari dituen korronte
alternoko elikatze-iturri batean entxufatzen
duzuenean, ez erabili gainerako entxufeak
beste gailu batzuk konektatzeko.
• Ez konektatu elikatze-kablea ordenagailuko
korronte alternoko elikatze-iturriko irteera
laguntzailera.