Beste neurri batzuk
Zarata elektrikoaren eraginez makina honda
daiteke edo datuak gal daitezke.
Erabilera
ABISUA
• Makinak ezohiko zarata ateratzen badu,
ezohiko usaina badario, kea ateratzen bazaio
edo gehiegi berotzen bada, desentxufatu
berehala korronte alternoko entxufetik eta jarri
harremanetan Canon-en banatzaile baimendu
batekin. Erabiltzen jarraituz gero, baliteke
suteak edo deskarga elektrikoak eragitea.
• Ez desmuntatu edo aldatu makina. Tentsio
handiko eta tenperatu altuko osagaiak ditu
makinak. Desmuntatuz edo aldatuz gero,
baliteke suteak edo deskarga elektrikoak
eragitea.
• Jarri makina haurrek elikatze-kablea, beste
kable edo tresna batzuk edo makinaren zati
elektrikoak ukituko ez dituzten toki batean.
Bestela, baliteke ustekabeko istripuak eragitea.
• Ez utzi esprai sukoirik makinatik gertu.
Substantzia sukoiak makinaren barneko pieza
elektrikoak ukitzen baditu, suteak edo
deskarga elektrikoak gerta daitezke.
• Makina mugitzean, ziurtatu makina itzalita
dagoela eta desentxufatu entxufea eta
interfazeko kableak. Bestela, baliteke elikatze-
kablea edo interfazeko kableak kaltetzea, eta
suteak edo deskarga elektrikoak eragitea.
• Elikatze-entxufea korronte alternoko elikatze-
iturrian entxufatuta dagoenean USB kablea
entxufatzean edo desentxufatzean, ez ukitu
konektorearen metalezko zatia, bestela
baliteke deskarga elektrikoak eragitea.
Taupada-markagailua erabiltzen ari bazara
Makinak maila baxuko fluxu magnetikoak eta
uhin ultrasonikoak sortzen ditu. Taupada-
markagailua erabiltzen baduzu eta ez bazara ongi
sentitzen, aldendu makinatik eta deitu berehala
medikuari.
KONTUZ
• Ez jarri objektu astunik makinaren gainean,
erori eta zauriak eragin baititzakete.
• Makina denbora luzez erabili behar ez bada,
desentxufatu elikatze-kablea segurtasunagatik.
• Ireki eta itxi estalkiak arretaz, eskuetan minik ez
hartzeko.
• Mantendu eskuak eta arropa irteera-eremuko
arraboletatik urrun. Arrabolek eskuak edo
arropa harrapatuz gero, baliteke kalte
pertsonalak eragitea.
• Makinaren barnealdea eta irteerako zirrikitua
oso bero daude makina erabiltzean edo erabili
ostean. Ahal dela ez ukitu eremu horiek
erredurarik ez jasateko. Gainera, baliteke
inprimatutako papera bero egotea irten
ostean, eta kontuz ibili hartzen denean.
Bestela, baliteke erredurak eragitea.
• Ez jausi objektu pisutsurik (adibidez, hiztegiak)
beiran. Bestela, baliteke beira kaltetzea eta
zauriak eragitea.
Beiraren estalkia
• Liburu lodien kopiak egiteko beira erabiltzean,
ez egin presiorik beiraren estalkian. Bestela,
baliteke beira kaltetzea eta zauri pertsonalak
eragitea.
• Itxi poliki beiraren estalkia eskuak harrapatu
gabe, zauri pertsonalak eragin baititzake.
• Ez jarri eskuak edo hatzak beiraren estalkian.
Bestela, baliteke zauritzea.
Laserraren segurtasun-neurriak
Produktua 1. klaseko laser-produktu gisa berretsi
da IEC60825-1:2014 eta EN60825-1:2014 arauetan.
CLASS 1 LASER PRODUCT
LASER KLASSE 1
APPAREIL À LASER DE CLASSE 1
APPARECCHIO LASER DI CLASSE 1
PRODUCTO LÁSER DE CLASE 1
APARELHO A LASER DE CLASSE 1
LUOKAN 1 LASER-TUOTE
LASERPRODUKT KLASS 1
Laser-sorta kaltegarria izan daiteke giza
gorputzarentzat. Produktuari darion erradiazioa
erabat mugatuta dagoenez babes-hodiekin eta
kanpoko estalkiekin, laser-sorta ezin da makinatik
irten erabiltzaileak edozein eragiketa egiten
duenean. Irakurri hurrengo segurtasun-ohar eta
-jarraibideak.
• Ez ireki inoiz makinako gidaliburuetan
zehazten ez den estalkirik.
• Laser-sorta irteten bada eta begietan sartzen
bazaizu, begiak kalte diezazkizuke.
• Gidaliburuan zehazten ez diren kontrolak,
doikuntzak edo prozedurak gauzatzen
badituzu, baliteke erradiazio-arriskua izatea.
Laserraren segurtasun-abisua
GARRANTZITSUA
• Jarraitu arretaz makinari itsatsitako etiketako
argibideei.
• Ez eragin makinari talka edo bibrazio
indartsurik.
• Ez behartu ateak, estalkiak edo beste zati
batzuk irekitzea eta ixtea. Bestela, makina
kaltetu daiteke.
• Ez itzali pizteko eta itzaltzeko etengailua edo
ireki estalkia makina erabiltzen ari den
bitartean. Bestela, baliteke papera trabatzea.
• Erabili 3 metro baino laburragoa den kable
modularra.
• Erabili 3 metro baino laburragoa den USB
kablea.
• Ez ukitu makinaren barruko kontakturik (
Bestela, makina kaltetu daiteke.
a
a
Makina tokiz mugitzean
Makina toki batetik bestera mugitzean kalte ez
dadin, gauzatu ekintza hauek.
• Kendu toner-kartutxoa eta danbor-kartutxoa.
• Sartu makina jatorrizko kaxan, bere osagaiekin
batera.
Eu
).
197