Euskara
IKEAren bermea
Zenbat denboraz balio du IKEAren bermeak?
Bermeak zure etxetresna IKEAn erosten duzun egunetik
aurrera 5 urtez balio du.
Erosketaren ordainagiri originala beharrezkoa da
erosketaren froga bezala. Bermea jarraikiz
konponketaren bat egiten bada, etxetresnaren
bermearen iraupena ez da luzeagoa izango.
Nork egingo du konponketa?
IKEAren zerbitzu-hornitzaileak zerbitzua eskainiko du
bere zerbitzu-operazioen bidez edo eskua duten
zerbitzukideen bidez.
Zer sartzen da berme honen barne?
Bermearen barne etxetresnaren akatsak sartzen dira,
IKEAn erosi zenuen momentuan jada zeuden fabrikazio
akastunagatik edo material-akatsengatik. Berme honek
bakarrik erabilera etxekoi batentzat balio du.
Salbuespenak "Zer ez da berme honen barne sartzen?"
atalean adierazten dira. Bermea indarrean dagoen
bitartean, akatsa konpontzeko kostuak (adibidez,
konponketak, piezak, eskulana eta joan-etorriak)
bermearen barne egongo dira, etxetresna gastu
berezirik gabe konpontzea posible baldin bada.
Baldintza hauei EBaren jarraibideak ( 99/44/EG) eta toki
bakoitzaren arauak aplikatzen zaizkie. IKEA aldatutako
piezen jabea bihurtuko da.
Zer egingo du IKEAk arazoa konpontzeko?
IKEAk izendatutako zerbitzu-hornitzaileak produktua
aztertuko du eta, bere irizpidez, konponketa berme
honen barne sartzen ote den erabakiko du. Sartzen dela
uste badu, IKEAren zerbitzu-hornitzaileak edo eskua
duen bere zerbitzukideak bere operazioen bidez, bere
irizpidez, produktu okerra konponduko du edo berdina
edo antzekoa den beste baten truke aldatuko du.
Zer ez da berme honen barne sartzen?
•
Erabilera normalak eragindako hondaketa.
•
Nahita edo arduragabeki egiten den kaltea,
erabilera-jarraibideak ez jarraitzeagatik, gaizki
instalatzeagatik edo tentsio okerrean
konektatzeagatik sortzen diren arazoak, erreakzio
kimikoek edo elektrokimikoek, herdoilak,
korrosioak edo urak eragiten dituzten arazoak, hala
nola, hornitzen den urak kare gehiegi duelako
sortzen diren arazoak edo normalak ez diren
ingurumen-baldintzek eragiten duten kaltea.
•
Pieza kontsumigarriak, hala nola, bateriak eta argiak.
104
•
Erabilgarriak ez diren eta apaingarriak diren piezak,
etxetresnaren erabilera normalean eraginik ez
dutenak, hala nola, edozein arrasto edo koloreen
desberdintasuna.
•
Istripuzko gertatzen diren kalteak, kanpoko
objektuak edo substantziak erabiltzeagatik edo
iragazkiak, estolderia-sistemak edo xaboiaren
tiraderak garbitzeagatik gertatzen direnak.
•
Kalteak hurrengo objektu hauei: zeramika-beira,
gehigarriak, ontziteriarako eta mahai-tresnetarako
saskiak, ura hartzeko eta botatzeko tutuak, zigiluak,
lanparak eta lanparen estalkiak, pantailak,
eskutokiak, estalkiak eta estalkien zatiak. Kalte
hauek fabrikazio-akatsek eragin dituztela frogatzea
ezinezkoa baldin bada.
•
Teknikariak akatsik aurkitzeko gai izan ez diren
kasuetan.
•
Konponketa guk eskua eman diegun zerbitzu-
hornitzaileek eta/edo kontratuzko zerbitzukide batek
egin badu edo pieza originalak erabili ez badira.
•
Instalazioa gaizki edo jarraibideak ez jarraituz egin
direlako konponketak.
•
Etxetresna etxekoia ez den ingurumen batean, hala
nola, erabilera profesionala, erabili denean.
•
Garraioak eragindako kalteak. Bezero batek
produktua bere etxera edo beste helbide batera
eramaten badu, IKEAk ez da bidean gerta daitekeen
edozein kalteren erantzule. Hala ere, IKEAk
produktua bezeroaren helbidera eramaten badu,
produktuak banaketan zehar jasandako kaltea
berme honen barne sartuko da.
•
IKEAren etxetresna hasierako instalazioa egiteko
kostua. Hala ere, IKEAren zerbitzu-hornitzaile batek
edo eskua eman zaion bere zerbitzukideak
etxetresna berme hau jarraikiz konpontzen edo
aldatzen badu, zerbitzu-hornitzaileak edo eskua
eman zaion bere zerbitzukideak konpondutako
etxetresna instalatuko du edo berri bat instalatuko
du, beharrezkoa baldin bada.
Murrizketa hau ez da aplikatzen espezialista aditu batek
akatsik gabe eta gure pieza originalak erabiliz egindako
lanari, etxetresna EBeko beste herrialde baten
segurtasun-arau teknikoetara moldatzeko.
Nola aplikatzen dira herrialde baten legeak?
IKEAren bermeak eskubide legal jakinak ematen dizkizu,
eta herrialde bakoitzeko legeek eskatzen dituzten
betebeharrak betetzen edo gainditzen dituzte.
Hala ere, baldintza hauek ez dute batere murrizten bertako
legeetan aipatzen diren kontsumitzaileen eskubideak.