Descargar Imprimir esta página

IKEA OSTVEDA 005.681.44 Manual De Instrucciones página 97

Publicidad

Idiomas disponibles

Idiomas disponibles

Euskara
Aholkuak
Benetan onak diren garbiketa-emaitzak lortu
Platerak ontzi-garbigailuan sartu aurretik, ken itzazu
janaria (hezurrak, oskolak, haragi edo barazki zatiak,
kafearen hondarrak, frutaren azala), zigarroen
errautsak, zotzak, e.a. iragazkiak, hustubidea eta
beso garbitzailearen langargailuak ez trabatzeko.
Ez da beharrezkoa platerei ura pasatzea ontzi-
garbigailuan sartu aurretik, ura eta energia gehiago
kontsumituko baituzu eta hori ez da
gomendagarria.
Kazoetan eta labearen azpiletan janari erreko
errestoak inkrustatzen badira, ontzi-garbigailuan
garbitu aurretik uretan jartzea gomendatzen dugu.
Jar itzazu platerak behera begira.
Saia zaitez platerak kokatzen elkar uki ez dezaten.
Ondo sartzen badira, emaitza hobeak lortuko dituzu.
Platerak sartu ondoren, ziurta ezazu garbiketa-
besoak aske bira daitezkeela.
Zartaginak eta kentzeko bereziki zailak diren janari-
partikulak edo janari erreko errestoak dituzten
beste platerak ontzi-garbigailuaren detergentea
duen uretan jartzea gomendatzen dizugu.
Zilarra ondo garbitzeko:
-
urberritu zilarra berehala erabili ondoren, batez
ere maionesa, arrautzak, arraina, e.a.
zerbitzatzeko erabili bada.
-
ez bota detergentea.
-
gorde ezazu beste metaletik aparte.
Aurreztu.
Hona hemen zure etxetresna erabiltzean dirua
aurrezteko eta ingurumena ez kaltetzeko aholku
batzuk.
Egin ezazu uraren, energiaren, detergentearen eta
denboraren erabilera hoberena gomendatzen
dugun gehienezko karga errespetatuz.
Energiaren %50 aurreztuko duzu karga oso bat
garbitzen baduzu 2 karga erdi ordez.
97
Platerak asko zikindu ez badira edo saskiak oso
beteta ez badaude, aukera ezazu ECO programa
bat, programa-zerrendaren jarraibideak jarraituz.
Uraren eta energiaren erabilera konbinatuari
dagokionez, programa eraginkorrenak orokorrean
luzeenak dira eta tenperatura baxuenarekin
garbitzen dutenak.
Ontzi-garbigailu batean garbitzeak eskuz garbitzeak
baino energia eta ura gutxiago erabiltzen du
fabrikatzailearen jarraibideak eta aholkuak
jarraitzen badira.
Zer ezin da garbitu?
Gogorarazten dizugu plater guztiak ezin direla ontzi-
garbigailu batean garbitu. Kontrakoa adierazten ez
bada, ontzi-garbigailua termoplastikozko piezak,
egurrezko edo plastikozko kirtenak duten mahai-
tresnak, egurrezko kirtena duten kazoak, aluminiozko
piezak eta berunezko beirarekin egindako kopak
garbitzeko erabiltzea ez dugu gomendatzen.
Apainketa batzuk desager daitezke. Horregatik,
elementu hauek guztiak karga oso batean sartu
aurretik, hasieran elementu bakar bat garbitzea
ideia ona da, besteen apainketak desagertuko ez
direla ziurtatzeko.
Ideia ona da altzairu herdoilgaitzezko kirtena ez
duten zilarrezko mahai-tresnak ontzi-garbigailuan
ez sartzea, haien artean erreakzio kimiko bat gerta
daiteke eta.
Ontziteri edo mahai-tresna berriak erostean,
ziurta ezazu beti ontzi-garbigailu batean
garbitzeko egokiak direla.
Aholku erabilgarriak
Goiko xukaderatik erortzen diren tantak saihesteko,
ken ezazu beheko xukadera lehenago.
Platerak makina barruan denbora dezente utziko ba-
dituzu, utz ezazu atea erdi irekita, aire pixka bat zirkula
dadin eta lehorketaren errendimendua hobe dadin.

Publicidad

loading