Euskara
Aurregarbiketarako detergentea behar duten
programetan kargatu
Aurregarbiketa-ziklo bat duten programetan,
detergente gehiago behar dutenak (irakur ezazu
garbiketa-programen kapitulua), detergente osagarria
toki egokian sartu behar da (27 irudia) C.
(27 irudia)
Detergente-motak
Detergentezko tabletak
Fabrikatzaile desberdinen detergentezko tabletak
abiadura desberdinetara disolbatzen dira. Horregatik,
tableta batzuk ez dira eraginkorrak izango programa
motzetan guztiz disolbatu ez direlako.
Produktu hauek erabiliz gero, programa luzeagoak
aukeratzea gomendatzen dizugu, detergentea guztiz
erabiltzen dela ziurtatzeko.
Garbiketa-emaitza onak lortzeko, tableta detergente-
ontziaren garbiketa-atalean jarri BEHAR dira eta EZ
zuzenki ontzi-garbigailuan.
Detergente kontzentratuak
Detergente kontzentratuek, alkalinitasun txikiagoa
dutenek eta entzima naturalak dituztenek, 50ºC-ko
garbiketa-programekin batera, eragin txikiagoa dute
ingurumenean eta bai platerak bai ontzi-garbigailua
babesten dute. 50ºC-ko garbiketa-programek nahita
aprobetxatzen dituzte entzimen gaitasuna zikinkeria
disolbatzeko. Horrela, detergente kontzentratuak
erabiltzen, 65ºC-ko programen emaitza berak lortzen
dira, baina tenperatura txikiago batekin.
Detergente konbinatuak
Urberritzeko laguntzailea duten detergenteak
detergente-ontziaren garbiketa-atalean jarri behar dira.
96
Urberritzeko laguntzailearen ontziak hutsik egon behar
du (hutsik ez badago, jar ezazu laguntzailearen
erreguladorea posizio baxuenean detergente
konbinatuak erabili baino lehen).
Detergente konbinatuzko "TABLETAK"
Detergente konbinatuzko "TABLETAK" ("3 batean"/ "4
batean"/ "5 batean", e.a.), hau da, gatzarekin eta/edo
urberritze-agente batekin egin direnak, hauxe
gomendatzen dizugu:
•
ondo irakurri eta jarraitu enbalajean agertzen diren
fabrikatzailearen jarraibideak.
Produktu-mota hau erabiltzean garbiketa-emaitza onak
lortzen ez badituzu, jarri zaitez harremanetan
detergentearen fabrikatzailearekin.
Baldintza batzuetan detergente konbinatuak erabiltzeak
hurrengo eraginak izan ditzake:
•
kare-metaketa plateretan edo ontzi-garbigailuan.
•
garbiketaren eta lehorketaren errendimendu
txikiagoa.
Gure bermean ez da sartzen zuzenki produktu
hauek erabiltzeagatik sortutako edozein arazo.
Garbiketa eta/edo lehorketa arazoak gertatzen badira,
produktu tradizional desberdinak (gatza, detergentea
eta urberritze-laguntzailea) erabiltzea gomendatzen
dizugu. Horrela ontzi-garbigailuaren ur-leungarriak
bere betebeharra ondo egingo du.
Kasu honetan, hauxe gomendatzen dizugu:
•
bete itzazu gatzaren eta urberritze-laguntzailearen
edukiontzia.
•
egin ezazu garbiketa-ziklo normal bat kargarik gabe.
Kontuan izan berriro gatz arrunta erabiliz gero, ziklo
batzuk beharko dituzu sistema berriz eraginkorra izateko.